miércoles

multimedia ariketa

Beste aro batean bizi garenez, beste era batean ikasi eta irakatsi behar dugu . Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten aurrerapenak aprobetxatu behar ditugu.
teknologia berria curruculumean txertatu behar dira.

saio praktikoan power point aren funtzio praktiko eta erabilgarri batzuk ikasi ditugu eta taldean Power Point bat egin dugu , umeek Wild Animals ikasi ditzaten modu praktiko, dibertigarri eta berri batekin. gure helburua umeak motibatzea eta ikasten gozatzea da, bai edukiari buruz eta baita teknologia berrien erabilerari buruz ere.

hona emen gure taldeko lana:



lunes

HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA

Honako hauek dira ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak:

* Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
* Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea


"...herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko"

Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduaerreferentziazko esparrua da:

* Orokorra: helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena.
* Malgua: ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura, ezaugarri espezifikoetara…) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa.
* Neurgarria: irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke
* Kalitate ereduekin bateragarria: haiek osatzeko irizpideekin bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako.
* Sendoa IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen delako
* Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina.

NETIKETA!

NETIKETA

Interneteko eztabaidetan, eta bereziki, posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira netiketa. Ingelesez netiquette esaten zaio eta net (sare) eta etiketa berbak batzetik sortzen da
Hona, zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Jabi Zabalak [1] eta Joxe Aranzabalek [2] bilduak.
1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
Gure kasuan ez dugu baimenik eskatzen , eskaera egindakoan onartzeko edo ez onartzeko aukera duelako. Eta normalean gustoko izango duenaren itxaropenean bidaltzen diogulako.
2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta Mb 1etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
Guk atxikitzen uzten badu bidaltzeko ohitura dugu, besteen ordenagailuen gaitasuna kontutan hartu gabe.
3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
RTF formatu unibertsala denik ez genekien , eta orain arte doc dokumentuetan bidaltzen genituen lanak eta abar . Baina orain , hau ikasita , RTF formatua erabiltzen saiatuko gara.
4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Wordekin irekitzeko”.
Egia esan ez dugu hau egiteko ohiturarik, izan ere erraz antzematen da dokumentua atxikita dagoenean zer nolakoa den. Dena den ez da gomendio txarra.
5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.

LETRA LARRIA lagunekin komunikatzeko edota agurtzeko erabiltzen dugu, garrasika ibiltzea baino indartzeko erabiltzen baitugu, adibidez ONDO PASA! Baina badakigu e-mail formaletan ez dela gomendagarria.
6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatoan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
Egia esan, sarea ez dugu inor iraintzeko erabili, eta anonimatoaren kontua ezer txarri kesateko ez bada, ez zaigu gaizki iruditzen.
7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
Gomendio hau aintzakotzat hartua genuen, geuri ere ez baitzaigu gustatzen e-mail garbitu gabeak jasotzea.
8. Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
Gomendio hau e-mailaren araberakoa da, lagunen arteko plan bat egiteko bada, ez dugu ezkutatu beharrik ikusten. Aurkezpen edota igorle zabaleko ezer izanez gero, igorleen e-mailak ezkutatzen ditugu.
9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”
Gomendio hau ere aintzakotzat hartzen dugu, garrantzitsua iruditzen zaigu eta e-mailaren nondik norakoa zein den esaten digu.
10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.
Ez dugu horrelakorik sinisten.

Remove

Informazioaren gizarteak alde txarrak ere badituela ohartu naiz, dena praktikoagoa izan arren, intimitatea asko murrizten da, guk eskegito informazioa guk uste baino ekuragarriagoa delako zenbaitentzat. Ganera datu hauek manipulatu , kopiatu eta aldatzea ez da zaila ordenagailu munduan pixkat dakien batentzat.
Zoritxarrez, hau ekiditeko monu bakarra, hauek ez erabiltzea da, hau da , erabili ezkero harriskuak asumitu beharrean aurkitzen gara.
Nire iritziz, nahiz eta teknologia berriak praktikoak eta erosoak izan , kontuz ibiltzea komeni da. Ezer ez da txarra tamaina hartu ezkero.

Blogak irakaskuntzan

Blogak gaur egun, ikasteko baliabide berriak dira. Irakasle askok, duela zenbait urte teknologi berri hauetan murgiltzeko zituzten materialak digitalizatu besterik ez zuten egin, baina gaur egun, hau aldatuz doa, eta blogen bidez egitea posiblea da. Horrela, blogen bidez irakasteak, ez da esperientziak eta ezagutzak transmititzea baizik eta honekin batera era didaktikoan nola irakatsi ere errazten dela.

Blogekin lan egitean, ikasleak haien ezagutzak bultzatzen dituzte, eta horrela materia kurrikularrak gaineratzen dituzte. Hori dela eta, gaur egungo hezkuntza ez da soilik ezagutzak jasotzean oinarritzen baizik eta bakoitzaren formazio pertsonalean ere oinarritzen dela.

Eta azkenik, eta oso motibagarria dena ikasteko orduan, informazio gehiena testuen bitartez eskaintzen da, baina testuekin batera baliabide multimediak ere eskaintzen dira, motibagarriago izateko

martes

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideo honek, internetek gizartean duen eta izango duen eraginaz hitz egiten du. Internet beste mundu birtual bat balitz bezala ikus dezakegu, orain arte erabili izan ditugun komunikabideak (telebista, egunkariak, irratia...) desagertu egingo dira urteen poderioz eta internetek beteko du horien lekua.Bideoan, interneten bilakaera azaltzen du eta urte hauetan gehituko diren aurrerapenak zehazten ditu.

Ikusten dugunez, internet merkatu bat ere bada; horretan, mundu erreala eta mundo birtuala ez dute horrenbesteko ezberdintasunik... Geroz eta gehiago lortu nahi da eta ez dakit horrek nora eramango gaituen...Onartu behar da, internetek aurrerakuntza izugarriak dakartzala; honi esker, nahi dugun informazio guztia gure esku gelditzen da, edozein tokitako jendearekin komunikatu gaitezke... Gainera, onura hauek aisialdirako ere badira: pelikulak dohainik ikustea, online jolasak... Hamaika gauza aurki ditzakegu interneti esker.

Baina egia da mundu guzti honek ikaratu ere egin dezakeela, izan ere, ez dakigu nor dagoen informazio guzti honen atzean, informazio guztia nondik datorren edota nork ikusten dituen gure gauzak. Horrexegatik kontuz ibili behar gara eta internet erabiltzeko orduan ere burua erabili behar dugu.

domingo

INFORMAZIO GIZARTEA

Bideo hau Informazioaren gizarteari buruzkoa da, 90. hamarkadaren hasieran sortutako kontzeptua bat. Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren gizartea.


Bideoan erakusten den bezala gure gizartea aldatzen doa eta horrekin batera teknologia berriak.


70. hamarkadan, etengabeko garapenak gertatzen ziren teknologiaren munduan. Paradigma sarea jaio zen, objektuen trukaketa informazioaren trukaketan bihurtu zen eta informazioaren lorpena ezinbestekoa bihurtu zen prozesu ekonomikoentzat. 90. hamarkadan informazioaren gizartearen kontzeptua sartzen da gizartean. Oraingoan informazioa da garrantzi gehien daukana eta ez kapitala. Ezagupena pertsonan dago eta ez erosketetan; irabazkinak berrikuntzekin erlazionatzen dira.


Argi dago etengabeko aldaketak jasaten dituela gure gizartea eta gero eta aukera gehiago eskaintzen dizkigutela teknologia berriek. Gaur egun internetekin eta bestelako teknologiekin mugitzen den gizartea gara. Nire ustez informazioaren pilaketa eta ekoizpena ezinbestekoa bihurtu da gure gizartearentzat, une oro komunikaturik egoteko beharra sentitzearekin batera. Erraztasun handiak ditugu, bai gauzak lortzeko arintasunagatik, etxetik mugitu barik edozer gauza egiteko aukeragatik, une oro komunikaturik egoteko posibiliteagatik, … Gure gizartean teknologia berriak beharrezkoak direlakoan nago eta guztion onerako, daukagun informazioaren gizartea hau garatzen jarraituko duela uste dut.


viernes

TIM O`REALLY


Tim O'Really Irlandan jaio zen 1954an. Software askearen bultzatzaile nagusietariko bat da, Web 2.0 kontzeptuaren autore bat da eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. Gainera O´Really Mediaren (argitaletxearen) sortzailea eta lehendakaria da. 1975. urtean Harvard unibertsitatean literatura klasikoan lizentziatu zen baina laister informatikako liburuaz eta informatikaz interesatzen hasi eta gaur egun liburu ugari idatzi ditu eta guztiak bere argitaletxeak argitaratu ditu.
O´Reallyk bere bizitzan zehar informatikarekin zerikusia duten hainbat ekarpen garrantzitsu burutu ditu:
1992: The Whole Internet User's Guide & Catalog, interneteri buruz argitaratu zen lehenengo liburua.
1993: Global Network Navigator, interneteko lehenengo portala eraiki zuen. Gero AOL izenez deitu da.
2000: Safari Books Online, liburuen salerosketarako interneteko lehenengo txokoa.
2004: Web 2.0. presentatu zuen hitzaurrekoan parte hartu zuen.



lunes

web 2.0





Bideoaren Iruzkina

Web 2.0a web ean oinarrituriko bigarren generazio bat dela esan dezakegu. Eklarekintzari eta informazioa konpartitzeari garrantzia ematen dion plataforma berria da. Web 1.0 ren eboluzioa da eta lehenengo aurkezpena 2004ean izan zuen.

Bien arteko desberdintasuna honakoa da: web 1.0 informazioa site n sortzen zen webmasters ek eta editoreek idazten zuten eta erabiltzaileek informazio hori eskura genezakeen. Web 2.0a aldiz, informazioa erabiltzaileek generatzen dute eta sitek era desberdinetan banatzen dute. Mugimendu honetan parte hartzeko modu errezenetariko bat bloggarena da. Edozeinek sortu dezake bloga eta bertan nahi duena eskegi, dataz ordenaturiko sistema dauka eta elkar komunikatu daitezke.

Komunikabideentzat alde txar bat ere bilakatu da, erabiltzaile batek periodikoen antzeko indarra edo garantiza artu bait dezake. Eta ze etorkizun izango du periodiko batek guztiek ordenagailu edo telefono mobil bat duten sozietate batean ?

Plubizitate munduan ere indar handia hartzen ari da,eta telebista irrati edo prentsako publizitateari zailtasun handiak ipintzen dizkio internetek.

Gaur egun edonork eskegi dezake nahi duen informazioa interneten eta beste blog ak bixitatu eta baita egilearekin kontaktuan jarri ere. Jende pila bat dago kohoperazio honetan sartutik nahita edo baita nahigabe ere, eta Internet gero eta zabalago eta aberatsago egiten laguntzen dute.

Egia esan ni neu ez nahi aditua informatika munduan bina bideo honek gauza asko argitu dizkit eta era berean asko harritu nau. Ez nuen imajinatzen hainbesteko garantiza eta indarra izatea. Gaur egun Internet gero eta indartsuagoa bilakatzen ari da egunero erabiltzaileak azten baidoaz.

Bukatzekoo esan nahi nuke, bideo honek gaiarekiko interesa piztu didala eta mundu berri muduko bat ezagutzeko gogoz nagoela!
kaixo guztioi!

hau nire bloga, enaiz informatika munduan oso aditua baña ezin da atzean geratu!!!


ea gustatzen zaizuen!!