lunes

NETIKETA!

NETIKETA

Interneteko eztabaidetan, eta bereziki, posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira netiketa. Ingelesez netiquette esaten zaio eta net (sare) eta etiketa berbak batzetik sortzen da
Hona, zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Jabi Zabalak [1] eta Joxe Aranzabalek [2] bilduak.
1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
Gure kasuan ez dugu baimenik eskatzen , eskaera egindakoan onartzeko edo ez onartzeko aukera duelako. Eta normalean gustoko izango duenaren itxaropenean bidaltzen diogulako.
2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta Mb 1etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
Guk atxikitzen uzten badu bidaltzeko ohitura dugu, besteen ordenagailuen gaitasuna kontutan hartu gabe.
3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
RTF formatu unibertsala denik ez genekien , eta orain arte doc dokumentuetan bidaltzen genituen lanak eta abar . Baina orain , hau ikasita , RTF formatua erabiltzen saiatuko gara.
4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Wordekin irekitzeko”.
Egia esan ez dugu hau egiteko ohiturarik, izan ere erraz antzematen da dokumentua atxikita dagoenean zer nolakoa den. Dena den ez da gomendio txarra.
5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.

LETRA LARRIA lagunekin komunikatzeko edota agurtzeko erabiltzen dugu, garrasika ibiltzea baino indartzeko erabiltzen baitugu, adibidez ONDO PASA! Baina badakigu e-mail formaletan ez dela gomendagarria.
6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatoan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
Egia esan, sarea ez dugu inor iraintzeko erabili, eta anonimatoaren kontua ezer txarri kesateko ez bada, ez zaigu gaizki iruditzen.
7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
Gomendio hau aintzakotzat hartua genuen, geuri ere ez baitzaigu gustatzen e-mail garbitu gabeak jasotzea.
8. Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
Gomendio hau e-mailaren araberakoa da, lagunen arteko plan bat egiteko bada, ez dugu ezkutatu beharrik ikusten. Aurkezpen edota igorle zabaleko ezer izanez gero, igorleen e-mailak ezkutatzen ditugu.
9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”
Gomendio hau ere aintzakotzat hartzen dugu, garrantzitsua iruditzen zaigu eta e-mailaren nondik norakoa zein den esaten digu.
10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.
Ez dugu horrelakorik sinisten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario