martes

Prometeus bideoaren iruzkina

Bideo honek, internetek gizartean duen eta izango duen eraginaz hitz egiten du. Internet beste mundu birtual bat balitz bezala ikus dezakegu, orain arte erabili izan ditugun komunikabideak (telebista, egunkariak, irratia...) desagertu egingo dira urteen poderioz eta internetek beteko du horien lekua.Bideoan, interneten bilakaera azaltzen du eta urte hauetan gehituko diren aurrerapenak zehazten ditu.

Ikusten dugunez, internet merkatu bat ere bada; horretan, mundu erreala eta mundo birtuala ez dute horrenbesteko ezberdintasunik... Geroz eta gehiago lortu nahi da eta ez dakit horrek nora eramango gaituen...Onartu behar da, internetek aurrerakuntza izugarriak dakartzala; honi esker, nahi dugun informazio guztia gure esku gelditzen da, edozein tokitako jendearekin komunikatu gaitezke... Gainera, onura hauek aisialdirako ere badira: pelikulak dohainik ikustea, online jolasak... Hamaika gauza aurki ditzakegu interneti esker.

Baina egia da mundu guzti honek ikaratu ere egin dezakeela, izan ere, ez dakigu nor dagoen informazio guzti honen atzean, informazio guztia nondik datorren edota nork ikusten dituen gure gauzak. Horrexegatik kontuz ibili behar gara eta internet erabiltzeko orduan ere burua erabili behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario