lunes

HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA

Honako hauek dira ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak:

* Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
* Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea


"...herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko"

Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduaerreferentziazko esparrua da:

* Orokorra: helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena.
* Malgua: ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura, ezaugarri espezifikoetara…) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa.
* Neurgarria: irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke
* Kalitate ereduekin bateragarria: haiek osatzeko irizpideekin bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako.
* Sendoa IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen delako
* Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina.

NETIKETA!

NETIKETA

Interneteko eztabaidetan, eta bereziki, posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira netiketa. Ingelesez netiquette esaten zaio eta net (sare) eta etiketa berbak batzetik sortzen da
Hona, zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Jabi Zabalak [1] eta Joxe Aranzabalek [2] bilduak.
1. Baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta-zerrenda batean. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du nahi horrelako zerrendetan egotea. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
Gure kasuan ez dugu baimenik eskatzen , eskaera egindakoan onartzeko edo ez onartzeko aukera duelako. Eta normalean gustoko izango duenaren itxaropenean bidaltzen diogulako.
2. Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta Mb 1etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
Guk atxikitzen uzten badu bidaltzeko ohitura dugu, besteen ordenagailuen gaitasuna kontutan hartu gabe.
3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
RTF formatu unibertsala denik ez genekien , eta orain arte doc dokumentuetan bidaltzen genituen lanak eta abar . Baina orain , hau ikasita , RTF formatua erabiltzen saiatuko gara.
4. Identifikatu dokumentu atxikiak. Bidaltzen diozunean baten bati dokumentu bat atxikita, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak jakin dezan zer programa beharko duen dokumentua irekitzeko. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Wordekin irekitzeko”.
Egia esan ez dugu hau egiteko ohiturarik, izan ere erraz antzematen da dokumentua atxikita dagoenean zer nolakoa den. Dena den ez da gomendio txarra.
5. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, adierazten baitu garrasika zabiltzala.

LETRA LARRIA lagunekin komunikatzeko edota agurtzeko erabiltzen dugu, garrasika ibiltzea baino indartzeko erabiltzen baitugu, adibidez ONDO PASA! Baina badakigu e-mail formaletan ez dela gomendagarria.
6. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatoan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
Egia esan, sarea ez dugu inor iraintzeko erabili, eta anonimatoaren kontua ezer txarri kesateko ez bada, ez zaigu gaizki iruditzen.
7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
Gomendio hau aintzakotzat hartua genuen, geuri ere ez baitzaigu gustatzen e-mail garbitu gabeak jasotzea.
8. Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
Gomendio hau e-mailaren araberakoa da, lagunen arteko plan bat egiteko bada, ez dugu ezkutatu beharrik ikusten. Aurkezpen edota igorle zabaleko ezer izanez gero, igorleen e-mailak ezkutatzen ditugu.
9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”
Gomendio hau ere aintzakotzat hartzen dugu, garrantzitsua iruditzen zaigu eta e-mailaren nondik norakoa zein den esaten digu.
10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.
Ez dugu horrelakorik sinisten.

Remove

Informazioaren gizarteak alde txarrak ere badituela ohartu naiz, dena praktikoagoa izan arren, intimitatea asko murrizten da, guk eskegito informazioa guk uste baino ekuragarriagoa delako zenbaitentzat. Ganera datu hauek manipulatu , kopiatu eta aldatzea ez da zaila ordenagailu munduan pixkat dakien batentzat.
Zoritxarrez, hau ekiditeko monu bakarra, hauek ez erabiltzea da, hau da , erabili ezkero harriskuak asumitu beharrean aurkitzen gara.
Nire iritziz, nahiz eta teknologia berriak praktikoak eta erosoak izan , kontuz ibiltzea komeni da. Ezer ez da txarra tamaina hartu ezkero.

Blogak irakaskuntzan

Blogak gaur egun, ikasteko baliabide berriak dira. Irakasle askok, duela zenbait urte teknologi berri hauetan murgiltzeko zituzten materialak digitalizatu besterik ez zuten egin, baina gaur egun, hau aldatuz doa, eta blogen bidez egitea posiblea da. Horrela, blogen bidez irakasteak, ez da esperientziak eta ezagutzak transmititzea baizik eta honekin batera era didaktikoan nola irakatsi ere errazten dela.

Blogekin lan egitean, ikasleak haien ezagutzak bultzatzen dituzte, eta horrela materia kurrikularrak gaineratzen dituzte. Hori dela eta, gaur egungo hezkuntza ez da soilik ezagutzak jasotzean oinarritzen baizik eta bakoitzaren formazio pertsonalean ere oinarritzen dela.

Eta azkenik, eta oso motibagarria dena ikasteko orduan, informazio gehiena testuen bitartez eskaintzen da, baina testuekin batera baliabide multimediak ere eskaintzen dira, motibagarriago izateko